NIK IZAN DUDAN IDAZKETA ESPERIENTZIA ATSEGINGARRIA
Gai honi hasiera emateko esan behar dut nire bizitzan zehar ez naizela oso idazlezalea izan, hala ere, nerabetasunean eta batez ere gaztetasunean gustuko nuen nire egunerokoa egitea. Gaur egun ere, noizean behin mantentzen dut disziplina hori baina modu ezberdinez, hau da nire adin helduan ez naiz hain sistematikoa izaten, oso gutxitan idazten dudalako, zerbait gogoangarri jakinarazteko eta gainera modu ezberdinez egiten dut, nire blogan gordetzen ditudalako neure burutazioak eta hausnarketa gogoangarrienak.
Definitzekotan nire idazketak zer helburu izan zuen "balbula de eskape" moduan erabili nuen nire idazketa. Trebetasun horrekin neure frustrazioak, desioak, kezkak edo antsietateak askatzen nituen, halaber, ez nuen kontuan hartzen nire idazteko estiloa, zeren eta azken finean nire helburua ez zen literarioa izan, psikologikoa baizik
Gaua izan zen egunaren idazteko unerik onena, erreztasun gehiago bainuen tarte horretan eta aldi berean, egunaren amaieran gertakizun xelebreenak burura etortzen ziren momentua zela.
Gehienetan tristura izan zen nire idazteko trebetasuna pizten zena, alaitasunak, aitzitik, nere idazteko grina ekiditzen zuen. Bestela esanda, gehiegi idazteak esan nahi zuen nire bizitza zoritzarrekoa zela. Hala eta guztiz ere, salbuespenak ere baziren. Nire oroitzapen maitagarrienak gustuko nituen paperean grabatzea. Esate baterako, nire amodiozko lehengo esperientzia egunerokoan zehaz mehatz kontatuta nuen.
Azkenik, zalantzarik gabe esan dezaket idazkerak garrantzia eduki duela nire bizitzian eta lagundu didala nire emozioak eta pentsamenduak hobetu ulertzen.
